hausnartAndoni Olariaga filosofoak hAUSnART pentsamendu aldizkariaren hirugarren zenbakiari buruzkoak kontatu ditu Zebrabidea saioan. Lapiko Kritikoa kolektiboaren aldizkariak Humanismoari hilondoko gutuna azpititulua izango du oraingo honetan. Gai horren inguruko hainbat gai landu dituzte, tartean Santiago Zabalaren komunismo hermeneutikoari buruzko elkarrizketa. Korronte filosofiko horri buruzko printza batzuk azaldu ditu Olariagak irrati saioan.

“Lan oso handia izan da” aldizkari hau amaitzea, Olariagak aitortu duenez. Euskal Herriko pentsamenduaren historia ere ukitu dute, baita posthumanismoa ere.

Datozen egunetan helduko da saltokietara hAUSnART aldizkariaren laugarren alea (3 zenbakia badu ere).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies