Halabedi Zuzenean!


listen with Window Media Player   listen with Winamp   listen with iTunes   listen with RealPlayer

Sartu kontuan

Jarioak

Firefox

HIRU KORTXEA

Viernes, 29 de Enero de 2010 19:19
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

ENTZUN:

Piztiak 

 

Txomin Uribe Piztiak taldeko kidea izango dugu aste honetan elkarrizketatua 3Kortxean, atera berri duten Gabeko Kalapitxixak lanari buruz arituko gara.
Horretaz gain, astero bezala, disko berriak eta agenda ere errepasatuko ditugu.
3Kortxea entzuteko gainera beste aukera bat duzue orain, www.halabedi.org gunean podcast bitartez azken hilabeteetan egindako irratsaioak eta hemendik aurrerako guztiak entzun ahal izango dituzue nahi duzuenean.

Viernes, 20 de Noviembre de 2009 20:24
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Aspaldian beraien berririk ez eta indartsu bueltatu dira R talde andoaindarrekoak, Uneak beraien lan berria, Bonberenea Ekintzak egitasmoaren barruan kaleratu dutena. Denbora luze hontan zertan aritu diren eta diska berriaren xehetasunak azaldu dizkigu taldeko baterijolea den Axierrek. Hona hemen berarekin izandako solasaldia.

Entzun: 

alt

Viernes, 13 de Noviembre de 2009 20:07
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Lan berria kaleratu du Anarik Irla Izan eta berau aurkeztera hurbildu zaigu aste honetako 3Kortxeara. Ez ahaztu gainera datorren ostegunean, azaroak 19, Jimmy Jazz-en izango dela Hala Bediren eskutik zuzenean.

Anari - Irla Izan 

Horretaz gain, beti bezala, diska berri pila bat eta agenda kontzertuz bete betea dator.

 

Viernes, 06 de Noviembre de 2009 21:44
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

ENTZUN:  

altDurangaldetik hurbildu zaizkigu aste honetako 3Kortxeara Sermond`s taldekoak beraien Azken Bala lan berria aurkeztera. Datorren asteartean Parral Tabernan izango direla gogoratu dugu bide batez. Hona hemen Gorka Sermond`s taldeko kitarra joleak kontatu dizkigunak.

 Sermond`s

Horretaz gain, beti bezala, diska berri pila bat aurkeztu ditugu, Durangoko azoka hurbiltzen ari dela antzematen da eta datorren asteko agendari errepasoa egin diogu.

 3Kortxea

Ostiraletan 19:00etatik 21:00etara

Larunbatetan 14:00etatik 16:00etara 

Jueves, 29 de Octubre de 2009 11:42
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Aurtengo denboraldiko lehen saio akustikoa izan dugu 3Kortxean, Muy Fellini taldeko Juan Maraví abeslari eta kitarra jolea hurbildu da gure estudioetara beraien lehen lan luzea aurkeztera, bide batez gainera gaur bertan Jimmy Jazz aretoan Vetusta Morlarekin zuzenean arituko direla gogoratuz.

Hemen berarekin izandako solasaldia eta eskeini dizkigun kantak

 

Horretaz gain, azkenaldian argitaratutako diskak eta hurrengo egunetarako kontzertu agenda ere birpasatu ditugu.

Jueves, 30 de Julio de 2009 12:36
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Abuztuaren ateetan, eta jaiak ate joka ditugula, gure inguru guztiari opor usaina dario. Eta, jakina, geuk ere oporrak hartuko ditugu hilabetez, eta marakak jotzera joango gara edozein tabernazulotara.alt

Azken saio honetan, baina, urtean zehar izandakoaren errepasoa egin nahi izan dugu: urteak zer eman duen musikari dagokionez, Gasteizen nola mugitu den musikaren kontua, ze kontzertu antolatu ditugun... izan da zer aipatua, egia esan.

Urtea Piztu Gasteizen goia joz hasi genuen, oroituko duzue,  eta hark utzitako lorratza luzea izan da. Hilak aurrera joan ahala, talde berri elegante askoak ezagutu ahal izan ditugu, Gora Japon, Mursego edota Bizardunak modukoak; Ezagutzen genituenen lan berri ederrak gustuz jaso ditugu, Willis Drummond, Sharon Stoner edota Capsularenak, adibidez; kontzertu ikaragarriak ikusi eta antolatu ahal izan ditugu, Audience, Zura, Eten...; Bueltatze ederren lekuko ere izan gara, Ama Say!; Eta zoritxarreko galtzeenak ere bai, Mikel Laboa eta azken aldiko Aitorrena kasu.

Horrelaxe, bada, urteak zer eman duen entzun nahi baduzue, badakizue hitzordua duzuela 3kortxearekin ostiralean 19:00etan eta larunbatean 14:00etan. Ondo izan, eta datorren irailera arte. Keep On Rockin'!!

Miércoles, 22 de Julio de 2009 19:01
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Gutxi gehiago...

 alt

Kontua da, aste honetan Bizardunak taldeko Joxe Marirekin egin dugula hitzordua eta proiektu honen inguruan aritu garela kontu kontari.  Bagenuen gogoa beraiekin hitzaspertu bat egiteko, izan ere azken aldiko errebelazioa izan dira. Zuek ere honezkero behin baino gehiagotan entzun dituzue, ziur.

ENTZUN: 

 

Viernes, 10 de Julio de 2009 18:21
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

Pasa den astean agindu bezala, berebiziko erreportaia egin dizuegu aste honetako 3kortxearako.

Hantxe joan ginen EHZko lehenengo egunean mikrofonoak, grabagailua eta kanpadenda hartuta zuentzako erreportaia mundial bat egitera. Ez dugu esango lan gogorregia izan zenik -montajea entzuterakoan nabarituko duzue zergatik diogun hau-, baina gure arduratxoa izan genuen gainean eta ustez merezi duen audio koktela izango duzue aste honetako 3kortxean entzungai. Hori bai, oraingo honetan primizia internetez jarraitzen gaituzuenok izango duzue:

ENTZUN: 

alt

Festibalari buruz esan, aurtengoa aspaldiko urteetako arrakastatsuena izan dela -kanpalekuen argazkia ikusi-, batez ere ostiralekoa; izan ere, 12.000 lagun izan ziren egun hartan -beteta-. Antolatzaileek oraindik ez dute baloraziorik egin, baina guk bai: datorren urtean bueltatuko gara.

Página 1 de 3