BertXoko
Jueves, 22 de Enero de 2009 13:05
BERTXOKO: THE OLDEST BERTSOLARISM´S REPORTING FUCKTORI ON GASTEIZ
Asteazken batean 20:00etatik
21:00etara Hala Bedi irratiko estudioak hustu egiten dira, Joxeina Etxeberria bere
azken espektakuluaren autopromozioa egitera etorriko balitz izango lukeen erreakzioa
izaten du jendeak: ospa, ihes, alde, poteatzeko ordua da. Arrazoia, halere, ez
da Joxeinaren etorrera, astero errepikatzen den eszena bat baizik: Bertxoko irratsaioko kideak etortzen
direla programa egitera. Nor diren?
·BERT: kontrol mahaia kontrolatzen duela uste duen tipoa.
·IJITO JUAKIN: irratsaioaren arima, patriarka, ezikutuostiabatnahiezbaduzu estilokoa.
·LEHENGUSU: Ijito Juakinen lehengusua, aukera bat egin behar izan zuena: tranbiako gidari txilibitudun, edo Hala Bediko esatari graziosete.
·GAUZA: Gardelegiko zabortegian hartu genuen gauza bat, mutil gazte itxura (bi belarri eta bigotilloa) susmagarria duena.
Zer gertatzen den lau hauek elkartzen direnean? Bertsolaritzari buruzko programa bat egiten dutela: asteko saioen kronika audiozkoa, iritzia (Zepo Llazabitx erreportari uzbekoarekin), elkarrizketak. Bertsozaletasunari buruz jakin beharreko guztia, turmix-etik pasata: nahiago dutelako Txapelketa Nagusian BEC-eko kontserjea elkarrizketatu, Andoni Egaña baino. Probatu, ez zaizue damutuko!







