Halabedi Zuzenean!


listen with Window Media Player   listen with Winamp   listen with iTunes   listen with RealPlayer

Sartu kontuan

Jarioak

Firefox

GAZTE TAUPADAK

Lunes, 08 de Junio de 2009 20:46
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

 ENTZUN:

Kurtsoa amaitzear dagoenean ikasle abertzaleko kideak erritmo bizian dabitza. altEsatereko, pasaden Larunbatean Ikasle Eguna ospatu zen Arabae Errioxan, aste honetan selektibitatearen inguruan hainbat ekimen antolatu dituzte, eta larunbaterako afaria antolatu dute Gasteizen. Eta ezin ahaztu udaro bezela eskola ibiltaria ere ospatuko dutela.honi guztiari buruz hitzegiteko ikasle abertzaleaken kide bat gonbidatu genuen Gazte Taupadak irratsaiora.

Lunes, 18 de Mayo de 2009 20:51
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
ENTZUN:
 
Arabatakadako kanpuseko ikasleen kontzeiluek eta ikasle mugimenduak Arabatakada antolatu dute datorren maiatzaren 22an. 7 urte beteko ditu euskara sustatzearen helburuarekin jaio zen jaialdi honek. Honen inguruan hitzegiteko antolatzaile bat izan genuen Gazte Taupadak irratsaioan.alt
Sábado, 02 de Mayo de 2009 15:32
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
 
Gaur, maiatzaren 2an, goizeko 10.00etan, hamarnaka gaztek Gasteizko Judimendi Etorbideko 44. zenbakia -hutsa zegoen etxebizitza-, Judimendi auzoan, okupatu dugu. 10.45etan lehen zipaioak hurbildu badira ere, lau gazte identifikatuz, desalojorako ordenik gabe zeudela eta jabearen erabakiaren zai geratuko zirela esan digute. Aldi berean, jabe horrekin daukagun kontaktuak, nahiko jarrera positiboaz, momentuz desalojorik egongo ez dela bermatu digu.
 
Azken hilabeteetan zehar, Judimendiko Gazte Asanbladak aldarrikatuduen bezala, auzoko gazteriarentzako eta gazte mugimenduarentzako gazte lokala lortzea ezinbestekoa bihurtu da, ez soilik instituzioen berezko ukapenarengatik baizik eta azken razzia polizialen ondoriozko gune askeen itxierak direla-eta areagotu den egoerarengatik (Zaramazulo eta Gasteiz Izan, euren ateak beti ireki zizkigutenen kasuak ditugu hurbilen).
 
Hortaz, Judimendiko gazteok, gaur bertan lortu dugun gaztetxearen ateak irekiko dizkiogu gu bezala bestelako gizarte eredu baten eraikuntzan buru belarri dabiltzan pertsona eta talde orori, baita autogestioaren bitartez antolatu eta aisialdi eta kultura askeaz, auzoa eta gazteria berpiztu nahi duen orori ere.

Okupatu dugun etxearen egoera, benetan negargarria da, beraz, bi gauza aldarrikatzeko beharrean gaude:
· Alde batetik, herritarroi biltzeko leku eta etxebizitza duin bat lortzea ukatzen zaigun bitartean, Judimendin aurkitu dugun etxe honen kasua isolatua ez dela.
· Bestalde, etxearen egoera latza eta hemendik aurrera egoera hori hobetzeko hartu dugun konpromezua, egun hauetan eman daitekeen edozein desalojo saiakeraren deslegitimazio nahikoa direla; hortaz, Judimendiko Gaztetxea zapaltzera etortzen direnen aurrean gogor eta tinko erresistituko dugula iragarri nahi dugu.

Besterik gabe, gaur gauean gurekin batera erresistentzia egitera gonbidatzen ditugu auzoko eta Gasteizko gazte (eta ez hain gazte) guztiak, bihartik aurrera loratuko den gaztetxe honen eraikuntza denon konpromezua izango baita. Gainera, Judimendiko Gazte Asanbladaren izenean, borrokan sakondu eta gure auzoko eta gure herriko gazteria zapaltzen dutenen aurrean, posible den beste mundu bat defendatzen eta eraikitzen Jarraituko dugula aldarrikatu nahi dugu.

AUZO BAT GAZTETXE BAT!
GORA JUDIMENDIKO GAZTE ASANBLADA!
JUDIMENDIKO GAZTETXEA AURRERA!
EZ GAITUZUE GELDITUKO!!!!

 
Lunes, 27 de Abril de 2009 18:29
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
ENTZUN:
Aurreko irratsaioan Gasteizko Judimendiko gazte asanbladako kideekin hitz egiteko aukera izan genuen Gazte Taupadak-en.
 
Lunes, 27 de Abril de 2009 18:17
Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail
ENTZUN:
altPasa den urtean Gaztetxeak 20.urteurrena eta HalaBedik 25.urteurrena ospakizunetan murgildurik ibili ginen, Piztu Gasteiz Egun arrakastatsuarekin borobilduz. Baina denbora aurrera doa eta beste urtebete berri bat ospatzera goaz Gasteizko Gaztetxea ospakizunetan murgildua dago eta bertan ditugu honen berri emateko.