Martxelo Diaz: “Marokoren bazkideek galarazten dute Saharar auziari konponbidea ematea”

saa8Munduan barrena bidaia egin dute Zebrabidea saioan Martxelo Diaz kazetariarekin. Mendebaldeko Sahara izan dute hizpide. Espainiak Afrikan egindako deskolonizazio prozesua izan zen Saharako auzia gaur egun arte luzatu duena, Marokoren esku eskura utzi baitzuten lurraldea 1975ean. Okupazioaren ondorioz bizirik den gatazkaren muina eta etorkizuna azaldu du Diazek, eta jakina aferaz informatzeko ezinbestekoa den nazioarteko xake mahaian duen lekua. Sahararren borondatea gorabehera, orain arteko konponbide posible guztiak zapuztu dira nazioarteko eragileen konpromiso ezagatik. Izan ere, Marokoren aliatuak boteretsuak dira eta inolaz ere ez daude lagunari kontra egiteko eta blokeoa hausteko prest.

Zurea utzi +

Komentariorik ez

Utzi ezazu komentario bat

* Beharrezkoa.
Zure Emaila ez da argitaratuko.