Arrosa koloreko irratiak

DSC_0053Zarautzen, Putzuzulo gaztetxean burutzen ari diren Arrosa irrati Sarearen bigarren jardunaldiak euskal irratigintzaren emariaren adierazle ari dira izaten.

Irrati ezbedin ugaritako kideak elkartuta, goizean zehar tailerrak burutu dira bi bloketan. 10:00etan lehenengo blokea eta 12:00etan bigarrena.

Bazkari bero baten laguntzaz barruak berotu, atseden hartu eta une honetan Arrosa Irrati Sarearen inguruko hausnarketa ari da garatzen:Zarautzera gerturatutako hainbat irratik elkarren berri eman, Arrosaren sorreraren inguruko memoria egin eta Arrosaren etorkizuneko beharretaz hausnartzen ari gara une honetan.

Gaur gerturatutako jende eta irrati kopurua ikusita, esan daiteke irratigintza eta Arrosarearen etorkizuna arrosa kolorekoa dela.

Zurea utzi +

Komentariorik ez

Utzi ezazu komentario bat

* Beharrezkoa.
Zure Emaila ez da argitaratuko.