halabedi

StandBAI! 34. saioa
2012 Eka 13
standbai irratsaioa

Saioa Chicagoko Shellac taldearekin hasiko dugu. Aurreko astean Hondarribian egon ziren zuzenekoa eskaintzen eta gogoratzeko “1000 Hurts” (Touch and Go Records, 2000) lana izango dugu entzungai. Asteburu honetan bi festibal garrantzitsu izango ditugu Euskal Herrian. Alde batetik, Gasteizen Azkena Rock Festibala ospatuko da eta honi buruz hitz egiteko bertan egongo diren Lisabö eta Willis Drummond izango ditugu. Beste aldetik, larunbatean Andoaingo Rock Jaialdia ospatuko da eta bertan egongo diren On Benito eta Jupiter Jon entzungo ditugu kartela errepasatzen dugun bitartean. Saioren azken zatian Beastie Boys izango da protagonista. Duela gutxi bertako taldekide Adam “MCA” Yauch hil zen eta bera gogoratuz “Ill Communication” (Capitol Records, 1994) lan bikainetik kantu batzuk ekarriko ditugu gurera.

StandBAI! asteazkenero 15:00retatik 16:00retara (errepikapena gaueko 12etan) ( Aurreko saioetako Podcastak eskuratzeko klikatu hemen)

Beastie Boys (Adam “MCA” Yauch ezkerrean)

Iritzirik ez dago »

Oraindik ez dago iruzkinik.

Utzi iruzkina