Kale erasoetan parte hartu izana leporatzen diote, zehazki,
iazko irailaren 28an tranbiaren geltoki baten kontra molotov koktelak jaurtitzea. Polizia iturrien arabera, Espainiako Poliziak atxilotu eta jada
espetxean dagoen Jagoba Apaolaza Castro da erasoan parte hartu zuen
beste gazte bat. Era berean, irailaren 28an bertan Ekaiz Samaniego
atxilotu zuen Ertzaintzak, hura ere tranbiaren geltokiaren kontrako
erasoa parte hartzea egotzita.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok agindu du Donnay atxilotzeko. Momentu honetan ertzainek miaketa egiten jarraitzen dute Aiztogile 103an nahiko jarrera oldarkorrean.





