
Leire Urkidik ‘Euskal Herria: Ezkutuko Zorra’ dokumentala izan du hizpide, Zebrabidea saioan. Euskal ekonomiaren inpaktu sozio-ekologiko globalak aztertzen ditu dokumentalak. Dokumentalean jorratzen diren hiru kasuei buruz hitz egin du Urkidik: Indonesian biodiesel sortzeko olio palmondoen ustiapenaren kaltea, Bolivian eztainuaren meatzeek duten kalte ekologikoa eta Indiako ozeanoan atunen arrantzak duen inpaktua lekuko komunitateetan. Ekopol eta Ekologistak Martxan elkarteen artean gauzatu dute lana. EHUk ere hartu du parte proiektuan.
















