halabedi

Celosamente Gordean, Nazim Hikmet
Eka 17
celosamentegordea irratsaioa
00149270

1963ko ekainaren 3an hil zen Nazim Hikmet poeta turkiarra. Bere bizitza eta idazletza militantzia politikoari estu lotuak joan ziren, Alderdi Komunistako kide, hainbat aldiz kartzelatu zuten. Azken espetxealdian 12 urte iragan ondoren, Varsovia eta Moskura alde egin zuen, eta han idatzi bere azken lanak. Hantxe hil zen, 62 urte zituela. Gabriel Arestik ekarri zion euskarari lehenik Hikmet, 1971n, «Lau gartzelak» liburua euskaratuta. Iñigo Aranbarrik ere poeta turkiarraren 12 poema euskaratu zituen, Susa argitaletxearekin kaier txiki batean kaleratuak. Hona poema horietako … Jarraitu irakurtzen

INTANGIBLE ITACA – Una historia de Rock’n’Roll
Eka 16
intangible irratsaioa

Esta semana tocamos 5 décadas de Rock’n’Roll, sólo nos saltamos los 80. Arrancamos con The Beatles, pasando por The Doors, Black Sabbath, The Rolling Stones, The Police, Erick B.& Rakim, Rage Against The Machine, el omnipresente Jack White…y finalmente Whisky Dyck (los del video de Youtube). Listado de Canciones: The Beatles – And Your Bird Can Sing; The Doors – Spanish Caravan;The Rolling Stones – Rocks Off; Black Sabbath – Rat Salad y War Pigs; The Police – Next to you; Erick B. & Rakim – Don’t Sweat the Technique; RATM – … Jarraitu irakurtzen

Foruen plaza gurea da! La plaza de los fueros es nuestra!
Eka 15
zaharrakberri irratsaioa
BMvb5zsCAAE-NbY.jpg large

Hala Bediren 30. urtemuga ospatzeko zuzeneko 30 orduko irrati maratoia egiten hari gara. Atzo hasi ginen, eta gaur arratsaldeko 18:00ak arte Gasteizko Foruen plazan aurkituko gaituzu. Gaur eguerdian, larunbata, 12:00etatik aurrera irratsaio berezia eta lunch-a izango dugu hurbiltzen diren entzule guztiekin. Gero, kontzertu txiki bat izango dugu El Pintalabios irratsaiokoen eskutik. Pasa foruen plazatik eta disfrutatu! (Eta Halabelarri egiten bazara pare bat muxu zuretzat gutxienez) Hala Bedi cumple 30 años y estamos haciendo una radio maratón especial de 30 horas … Jarraitu irakurtzen

Erro ta Berri Vs Jazzaleak
Eka 14
Jazzaleak irratsaioa
BMuincpCMAAP4zL.jpg large

Dakizuenez bezala: Hala Bedik 30 urteurrena dela eta, ostiral eta larunbat honetan 30 urte 30 orduko irrati maratoia emitituko du, kaletik zuzenan. Gaur arratsaldeko 3tatik 4rak arte, Jazza eta munduko kultura ezberdinak lotzen sahiatuko gara.Entzungo dituzuen zenbait aleak: 1)Herbie Hancock – Tamatant Tilay–Exodus (ft. Tinariwen, K’naan & Los Lobos) 2)Armenian Navy Band – Blue Chestnuts 3)Sebastien Giniaux – Balkan Valse 4)Debashish Bhattacharya_ – Kirwani One.5+8.Five 5)Youn Sun Nah – Momento Magico 6)Igelaren Banda – Martxa baten lehen notak ; Guzti … Jarraitu irakurtzen

Saludo desde México
Eka 13
holalatinoamerica irratsaioa

En México también se escucha Hala Bedi Irratia, por ello nos envían un saludo muy especial atodas las y los halabelarris.

30 urte 30 orduko irrati maratoia
Eka 13
halabedi irratsaioa
maratoparrilla-kartela

Hala Bedik 30 urteurrena dela eta, ostiral eta larunbat honetan 30 urte 30 orduko irrati maratoia emitituko du, kaletik zuzenan. Foruen Plazan jarriko den karpata entzuleei eta nahi duen guztiei irekita egongo da, zuen gustoko irratsaioa bertatik bertara entzun eta gozatu ahala izateko. Gainera, zuzeneko elkarrizketak eta zuzeneko kantaldiak izango dira irratsaioak saio berezi eta ederrak antolatu dituzte eta. Gogoratu, ostiralean 12:00etan hasi eta larunbatean 16:00tan amaituko da.

Gorka Julio: “Urte asko pasa ditugu sare sozialen kontra egiten”.
Eka 12
zebrabidea irratsaioa
teketen

Gorka Julio @teketen hacktibista eta web garatzailea Zebrabidean izan da. Hitzaldia eman zuen ekainaren 5ean sare sozialen analisia mintzagai. Irratia edukia aurreratzeko erabili zuen, gizarte egituretako sareei buruzkoak argitara emateko. Sareen antolaketa ereduei buruz aritu zen, pribatutasunaz eta interneteko sare sozialen alde (argi zein) ilunei buruz. Uste du “urte asko” pasa ditugula “sare sozialen kontra egiten”. Komunikazio abantailak baloratzeko deia egiten du, beti ere gogoeta kritikoa eginez. “Negatibotasun guztikoaren eta positibotasun fantasiosotik” haratagoko jakintzarekin erabakiak hartzeko deia egiten du Gorka … Jarraitu irakurtzen

Arabako euskarazko eguneroko informazio webguneen panorama
Eka 11
zebrabidea irratsaioa
arabaweb

Gasteizen, Hirinet eta Aiaraldea dira Araba maila eguneroko informazio ematen duten webgune ezagunenak. Euskaldunentzako egiten dute lan, tokian-tokiko informazioa era multimedian eskainiz. Hiriburuan bi webgune daude, Gasteizen eta Hirinet, Aiaralderako beste bat, eta horiez gain jaioberria den Errioxaldea ere lehenbiziko urratsak ematen hasia da. Gasteizen-eko Unai Morazarekin, Aiaraldeko Izar Mendigurenekin eta Hirinet-eko Saioa Fernandez de Arangizekin hitz egin dugu haien webguneei buruz. Helburuak betetzen ari al dira? Zerk pizten du arabarrengan interes gehien? Erantzun hauek deskubrituko dituzu erreportaje honetan, eta … Jarraitu irakurtzen

166.- Zuria Beltzez 13-06-09 (musika, gure droga)
Eka 10
Zuriabeltzez irratsaioa
hala555

Bai, onartzen dugu. Musika-menpekotasunak jota gaude. Halere, egia esan behar badugu, musikak osatzen gaituen sendagaia da. Gure burmuinak eta aldakak askatzen dituen zaletasun osasungarria da. Gaurko pilula abestua: 0- The Allnighters – The Vamp 1- Alexis Corner – Sunrise 2- Mickey & Sylvia – No good lover 3- Gaylann Ladd – Her loving way 4- Carlo Pavone – Viva la libertá 5- Gladys Knight & The Pips – The day you take one (you have to take the other) 6- … Jarraitu irakurtzen

Celosamente Gordean, “Nor dugun guarda VIII”: Danele Sarriugarte
Eka 10
celosamentegordea irratsaioa
tumblr_inline_mo605ttnGe1qz4rgp

Idazmakina bat entzun daiteke bizirik kontzertuaren erdian. Inork gutxik sumatzen ditu sakoneko teklen taupadak halere. Tiro batek ere ez luke bakerik apurtuko. Jendea entretenituegi bizi delako, jendeak badituelako bestelako buruhausteak kontzertuaren erdian entzuten den idazmakinari erreparatzea baino. Gero idatzi egin dezakezu. Gero esan dezakezu zu ere egon zinela behin han. Kontzertu bakoitza istorio bat da. Abesti bakoitzak momentu bat darama gatibu bere baitan. Begira nota horiek, nor duten guarda gortinaz bestaldean. Gaurkoan, Danele Sarriugarte, celosamente Gordean. 2013-06-09ko saioa. Entzun hemen … Jarraitu irakurtzen

231 orrietatik 1 orria123...100...Azkena »
avisos
Licencia de Creative Commons
Web disenatzailea: Saregune zentroa
Webgunea kudeatu

HALA BEDI irratiaren egoitza:

Bueno Monreal 16 Bajo

HALA BEDI irratiaren taberna:

Aztogile kalea 98

01001 Vitoria-Gasteiz (Araba)