halabedi

2012-01-13: Huts egiteaz
celosamentegordea irratsaioa
Urt 14

Huts egin duzu inoiz?Lasai, ez dio axola. Saiatu berriro. Huts egin berriro. Hobeto huts egin. Samuel Beckett, 1983

2012-12-23: Zorroztu beharraz (Speak white)
celosamentegordea irratsaioa
Abe 26

Hizkuntza da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra.  

2012-12-16: Angel Erro (Nor dugun guarda)
celosamentegordea irratsaioa
Abe 17

Oro da errana, errotik ateratako ileak bizirik gauden seinale, inork ez du harkadian isiltasuna apurtzeko imintziorik egin, oro delako errana aspaldidanik, serioa delako bizitza, serioegia ikuskizunaren erdian puzkerka lehertzeko. Oro da errana, hitzez mozorrotzen gara, gorputzeko humoreak darabilzkigu oraindik nondik jo ez dakigunean, oraindik badugulako zertaz axolagabetu, zeri barre egin, serioa delako bizitza, serioegia oro errana dela esan eta azoketan liburuak oparitzen ibili behar izateko. Hemen dira nazioarteko kazetariak dagoeneko, urduri dabiltza argazkilariak leku bila, ez genuen inor enteratzerik nahi … Jarraitu irakurtzen

2012-12-09: Nagore Tolosa (Nor dugun guarda)
celosamentegordea irratsaioa
Abe 10

Itzultzen duenak, ez du ezer itzultzerik espero. Ez bada hizkuntza arteko zubi bat, bere egin duena, denontzat itzultzea baino. Itzulitako zubi baten itzulpena egin. Zubi itzuli bat, ibaia doakio gainetik, zubiak eusten du ibaia, itzulita dagoelako. Lurrak eusten du ibaia, eta zubia, zubiak eusten du itzulitako ibaia. Zerbait itzultzen denean, ez dator, badoa. Eta badator aldi berean. Itzutzerakoan itzuli egiten da, buelta ematen zaio, gorantz doa ibaia. Nagore Tolosa dugu, gaurkoan, Celosamente Gordean.

2012-12-02: Night bus II
celosamentegordea irratsaioa
Abe 01
2012-11-26: Jabeak eta desjabeak
celosamentegordea irratsaioa
Aza 26

Alde batean daude jabeak, eta beste aldean daude desjabeak.  Arraroa da harremana: desjabeek badute zerbait jabetzan, baina benetan ez dute ezer. Desjabeek jabetzan dutenaren benetako jabeak marraren bestaldean daude. Jabeak dira desjabeek jabetzan dutenaren jabe. Desjabeari, jabeak, zerbaiten jabe dela sinestarazten dio. Konbentzitu egiten du. Desjabea horretaz jabetzen da: konbentzimendu hori du, aire horrekin betetzen du sabela. Desjabeak kaxa huts bat du, eta beteta dagoela sinestarazten dio jabeak. Desjabeak, gainera, jabea dela sinetsarazi dioten hori du zorretan. Nori, eta jabeari … Jarraitu irakurtzen

2012-11-18: Kristalezko sabaia
celosamentegordea irratsaioa
Aza 19

“Ez gara gure benetako altueraz jabetzen, zutik jartzen garen momentura arte”             Emily Dickinson

2012-11-11: Atzerria
celosamentegordea irratsaioa
Aza 12

Xabier Gantzarainek Berrian kateatu ditu, orain gutxi, atzerria eta aberriaren gaineko zenbait gogoeta. Celosamente gorde ditugu geurean, eta une berean baita zabaldu ere. Ez dagoelako zerbait une batez ezkutuan gorde, eta gero arnasa hartzera zabaltzea bezalakorik.

2012-11-04: Hemen ez da inongo jainkorik ikusten
celosamentegordea irratsaioa
Aza 05

“Lagun maiteok, ezagun eta ezezagunok, aberri-kide eta munduko biztanle guztiok oro har, posible da hemendik minutu gutxira, espazio ontzi honen barruan nagoen hau, lehen aldiz unibertsoko kanpoalde urrunera ailegatzea. Eta zer esango dizuet bada nik abiatu aurreko une hauetan? Nire bizitza osoa begien aurretik pasatzen zait errepikatuko ez den momentu eder eta bakarrean. Orain arte, egin eta bizi izan dudan guztia honetarako izan da.” Yuri Gagarin

2012-10-28: Eneko Barberena (Nor dugun guarda IV)
celosamentegordea irratsaioa
Urr 29

Zurik badugun galdetzen digunari su ematea ez da bekatu. Eskerrik eman gabe urruntzen bada ere, ez gara haren atzetik joango. Inork ez duelako koblakaririk behar inguruotan, inork ez du arrakastaren garretan hiltzera kondenaturik bizitzea merezi, dena ez da ohitura, dena ez da errua, dena ez da barkamena eta hala ere, bizitzak betunezko paradoxa bat izaten jarraitzen du. Zerua itsaso zikin bat balitz ere ez genioke gora begiratu eta irribarre egiteari utziko. Sua behar genuen eta sua da daukaguna. Erretako enbor … Jarraitu irakurtzen

3 orrietatik 1 orria123
avisos
Licencia de Creative Commons
Web disenatzailea: Saregune zentroa
Webgunea kudeatu

HALA BEDI irratiaren egoitza:

Bueno Monreal 16 Bajo

HALA BEDI irratiaren taberna:

Aztogile kalea 98

01001 Vitoria-Gasteiz (Araba)