Egun ederra daukagu bihar Gasteizen: Gasteizko euskalgintzako hainbat eragilek antolatuta, EUSKARAZ BIZITZERA GOAZ! eguna ospatuko dugu. Euskaltzale guztiak gonbidatuta gaude! Irudian klik eginda izango duzue egitaraua osorik ikusteko aukera, Gasteizko euskararen agendan, GEAn. Hala Bediko kideok ere ezin dugu zita horretan hutsik egin… Bertan izango gaituzue, zuzeneko emisioa egiten, 12:00etatik 14:00etara. Bertara joan ezin duenarentzat, gertatzen den guztiaren berri izateko aukera paregabea! Euskaraz bizitzera goaz!






