halabedi

HARA BA! 2013-03-11
haraba irratsaioa
Mar 13

Hemen duzue aste honetako HARA BA! irratsaioa. Berrietan, Madrilgo unibertsitateko zenbait ikasle eta irakaslek plazaratutako idatzia komentatu dugu. Honez gain, biharko, asteartea, Gasteizko ikastetxe eta kanpusean deituta dagoen paro eta greba deialdia izan dugu hizpide. Ondoren HARA BA! Forumean gonbidatu gisa etorri zen Txerra Bolinagari elkarrizketa egin diogu, bere garaiko eta gaur egungo ikasle mugimenduari buruz galdezka. Kolaboratzaileetan berriz, Naturarekin1-eko kideak euren jaialdi eta aurrera begirako proiektuei buruz hitz egin digute. Gorkak aldiz, ikasle mugimendua historian kokatu digu. Azkenik, agendarekin … Jarraitu irakurtzen

HARA BA! 2013-03-04
haraba irratsaioa
Mar 05

Hemen duzue aste honetako HARA BA! irratsaioa. Berrietan, LEIOATIK! Leioako kanpuseko proiektu komunikatiboaren sorrera eta ERNAI gazte antolakunde berriaren sorrera izan ditugu hizpide. Ondoren martxoaren 3ko manifestazioaren ondoren okupatutako elizako asanbladako bi kideri elkarrizketa egin diogu, okupazioaren inguruko azken berriak azalduz. Kolaboratzaileetan berriz, GUETeko kideak maitasun erromantikoari buruz hitz egin digute. Izaskunek berriz ikasle mugimenduari buruzko beste pasartetxo bat kontatu digu. Azkenik, agendarekin bukaera eman diogu irratsaioari. Gozatu!

HARA BA! 2013-02-25
haraba irratsaioa
Ots 26

Hona hemen aste honetako HARA BA! irratsaioa. Berrietan, GUETen protokolo aurkezpena izan dugu hizpide. Honez gain, Gasteizko eta Nafarroako ikasle greben nondik norakoak azaldu ditugu, baita sindikatuek larunbaterako deitu dituzten mobilizazioak  ere. Asteko elkarrizketa berriz, Askapenako kide den Aneri egin diogu, Maccabiri boikot ekimenak azalduz. Kolaborazioen atalean, Maialen eta Ane izan ditugu ikasle pisuetako plater goxoen errezetak ematen. Azkenik, twitter-ak eta agendak utzitakoa aipatu, eta agendaren tartearekin irratsaioari bukaera eman diogu. Gozatu!

HARA BA! 2013-02-18
haraba irratsaioa
Ots 19

Hona hemen aste honetako HARA BA! irratsaioa. Berrietan, “Olarizupean” literatur lehiaketa aurkeztu du Jonek. Honez gain, pasa den astean izandako Askapenaren hitzaldia eta gaur goizean, astelehena, Gasteizko gaztetxean egindako prentsaurrekoa izan ditugu hizpide. Asteko elkarrizketa berriz, Hector Ibarra Genaro Mexikarrari egin diogu, pasa den astean emandako hitzaldiaren harira, bere garaiko eta gaur eguneko ikasle mugimenduaz galdetu diogu. Kolaborazioen atalean, Lur kolaboratzaile berria izan dugu pasarte bat irakurriz. Bestalde, Gorkak ikasle mugimendua historian zehar kokatu digu. Azkenik, twitter-ak utzitakoa aipatu, eta agendaren tartearekin … Jarraitu irakurtzen

HARA BA! 2013-02-11
haraba irratsaioa
Ots 11

Hona hemen aste honetako HARA BA! irratsaioa. Berrietan “Irakasuntza propio baten beharra” izenburupean Bilbon burututako mahai-inguruaren laburpena eta ondorioak izan ditugu hizpide. Asteko elkarrizketa berriz, Euskal Herrian Euskaraz-eko kide den Azaitzi egin diogu, pasa den asteaz egindako ekimenaren zergatiak eta helburuak azalduz. Kolaborazioen atalean, GUETeko Nagore eta Garazik utzitako abortuaren inguruko grabaketa entzuteko aukera izan dugu. Bestalde, Izaskunek LOMCEren aurkako ekintzen berri eman digu. Azkenik, twitter-ak utzitakoa aipatu, eta agenda eta emailaren tarteekin irratsaioari bukaera eman diogu. HARA BA! vs BERTXOKO gerrak ez du … Jarraitu irakurtzen

HARA BA! 2013-02-04
haraba irratsaioa
Ots 04

Hona hemen aste honetako HARA BA! irratsaioa. Berrietan Xuban Nafarrateri elkartasuna adierazteko kontzentrazioa eta ZukGua prozesuan parte hartutako hainbat gaztek egindako prentsaurrekoa izan ditugu hizpide. Asteko elkarrizketa berriz, Ikasle Altxako kide den Ekaitzi egin dio, mugimenduaren nondik norakoak eta Gaztetxean egindako aurkezpen jardunaldia azalduz. Kolaborazioaren atalean Naturarekin1 talde ekologistako Miren eta Amaia kideak izan ditugu, bigarren lauhilabeterako pentsatuta dituzten ekimenak laburbilduz. Azkenik, twitter-ak utzitakoa aipatu, eta agenda eta emailaren tarteekin irratsaioari bukaera eman diogu. HARA BA! vs BERTXOKO gerrak aurrera darrai! Gurea da garaipena! … Jarraitu irakurtzen

HARA BA! 2013-01-28
haraba irratsaioa
Urt 28

Hona hemen aste honetako HARA BA! irratsaioa. Berrietan EHUko ikasle kontseiluak Wert minstro Espainiarrari egindako kritika eta Xuban Nafarrateri elkartasuna adierazteko kontzentrazioa izan ditugu hizpide. Asteko elkarrizketa aldiz, Pentsamendu Krash-eko kide den Taniari egin dio, proiektuaren nondik norakoak eta Gaztetxean egindako hezkuntzari buruzko jardunaldiak azalduz. Kolaborazioen atalean Maialen eta Ane izan ditugu “seitan-a” eta “ogia intxaur eta pasekin” errezetak nola egiten diren laburbilduz. Azkenik, agenda eta emailaren tarteekin irratsaioari bukaera eman diogu. HARA BA! vs BERTXOKO gerra hasi da! Adi mobilizazioei! Gozatu!

HARA BA! 2013-01-21
haraba irratsaioa
Urt 21

Hona hemen aste honetako HARA BA! irratsaioa. Berrietan Iratiren urteak eta Berria egunkarian HARA BA! irratsaioko Juleni egindako elkarrizketa izan ditugu hizpide. Ondoren, Aularioan zehar ikasleei egindako grabaketa batzuk entzun ditugu, bertan, ikasleek azterketa garaia nola bizi duten entzun ahal izan dugu. Kolaborazioen barnean GUETeko Maddi Ane eta Garazi izan ditugu “emakumea eta kartzela” gaia jorratuz. Azkenik, agenda eta emailaren tarteekin irratsaioari bukaera eman diogu. Gozatu!

HARA BA! 2013-01-14
haraba irratsaioa
Urt 14

Hona hemen aste honetako HARA BA! irratsaioa. Berrietan azterketen inguruan mintzatu gara. Elkarrizketa berriz, Amaia Andrieu irakasleari egin diogu Bolognari buruz galdetuz. Kolaborazioen barnean Gorka eta Izaskun izan ditugu, ikasleria historian zehar, eta ikasleria nazioartean kokatuz hurrenez hurren. Azkenik, agenda eta emailaren tarteekin irratsaioari bukaera eman diogu. Gozatu!

HARA BA! 2013-01-07
haraba irratsaioa
Urt 07

Hona hemen aste honetako HARA BA! irratsaioa. Hasieran gabonetako oporrak izan ditugu hizpide. Elkarrizketa berriz, Unai Txurrukari egin diogu, HARA BA! aldizkariaren eta proiektuaren hastapenei buruz galdezka. Ondoren, Aularioan zehar ikasleei egindako grabaketa batzuk entzun ditugu, bertan, ikasleek azterketa garaia nola bizi duten entzun ahal izan dugu. Kolaboratzaile moduan Maialen izan dugu, eta azkenik, emailaren tartearekin bukaera eman diogu irratsaioari. Gozatu!

2 orrietatik 1 orria12
avisos
Licencia de Creative Commons
Web disenatzailea: Saregune zentroa
Webgunea kudeatu

HALA BEDI irratiaren egoitza:

Bueno Monreal 16 Bajo

HALA BEDI irratiaren taberna:

Aztogile kalea 98

01001 Vitoria-Gasteiz (Araba)