halabedi

Celosamente Gordea: Erabili eta bota
celosamentegordea irratsaioa
Mai 20
arte-povera-posminimalismo-su-herencia-lucie--L-TvaDe8

Ez zara jaten duzuna bakarrik. Zure gorputzetik pasa ondoren botatzen duzuna ere bazara. Badirudi jendeari kosta egiten zaiola ohartzea bere ahalmena noraino iristen den. Zilborrari begira pasatzen dugu eguna eta gaua.  Ez dakigu zer erosten dugun, zer ahoratzen dugun, zer mastekatzen dugun. Eta ez dakigu zer uzten dugun atzean, zer iruditzen zaigun aprobetxatu ezinekoa. Jaurtitzen dugun hura guztia ere bagara. Kosta egingo zaizu hasieran, baina denbora aurrera joan ahala lortuko duzu: zaborra ateratzera zoazen hurrengoan, edukiontzira iritsi baino lehen, zabaldu … Jarraitu irakurtzen

Celosamente gordea: lotan esnatzeaz
celosamentegordea irratsaioa
Mai 13
in_the_fall

Informazioa ez da ezagutza. Ezagutza ez da jakinduria. Jakinduria ez da egia. Egia ez da edertasuna. Edertasuna ez da maitasuna. Maitasuna ez da musika. Baina musika da onena. Frank Zappa

Celosamente Gordean, “Norbere trinkotasuna”, eta beste: Sarachu & Gorečan
celosamentegordea irratsaioa
Mar 25
Ljubljana neguan

Beñat Sarasola lagunak Separata blogean bildu ditu hainbat poema itzulpen, iaz, Eslovenian, Literature Across Frontiers egitasmoan parte hartu ondoren ekarriak. Julia Sarachu argentinarraren eta Katja Gorečan esloveniarraren ale batzuk celosamenteratu ditugu aste honetan.

Celosamente gordea: Gizakia teatro hutsa da
celosamentegordea irratsaioa
Mar 18
Antonin Artaud

“Krudeltasunaren teatroa antzerki-munduan pasiozko eta aztoramenezko adierazpide bat berrezartzeko sortu da. Krudeltasuna erabiliko da horretarako, bai, eta odoltsua izango da askotan, baina ez modu sistematikoan. Krudeltasuna purutasun moral gisa ere ulertu daiteke, bizitza beharrezko den prezioan galtzeko beldurrik izango ez duena.” 2013-03-17ko saioa. Entzun hemen http://celosamentegordea.tumblr.com/

Zapatu honetan ez da Arabako bertsolari txapelketako finalik egongo: ZIRKOA DATOR PRINTZIPALERA!
Bertsoko irratsaioa
Mar 11
2013-03-16 abtx13 FINALA

Ez ezazue zuen burua masa mediatikoaren eraginez engainatzen utzi. Larunbat honetan, hainbatek eta hainbatek esaten duten bezala, Printzipal Antzokian ez da Arabako Bertsolari Txapelketaren FINALA jokatuko. Azken orduko murrizketa-extrem baten ondorioz, udaleko kultura sailak horren ordez ZIRKOA ekartzea erabaki du. Biba! Bertxokon, nola ez, zoratzen gaude hartutako erabakiarekin. Horregatik, kuñatxo graziosete bat egin dugu, propaganda egiteko:  

Celosamente gordea: Izaki intermitenteak
celosamentegordea irratsaioa
Mar 11
twist-206b8468be6074c19a30d313113f7dce1112e963-s6-c10

Gaua da kanpoan, gaua izatea merezi duelako. Lurraren erraietan beti delako gaua, satorraren ordua da satorraren domeinuetan. Bi itzal bereizi daitezke akaso, autoko argien parean gugandik urruntzen, aurrera egin ahala gero eta luzeagoak bihurtzen diren bi itzal sortuz, gero eta difuminatuago ikusten ditugun bi gerizpe, bi zulo, bi min, karez estalitako memoria, desagertuaren hutsunea lurraren erraietatik oihuka, gor eta mutu. Bi itzal, bi zulo, larruazaletik ebatsi ezinekoak.   2013-03-10eko saioa. Entzun hemen http://celosamentegordea.tumblr.com/  

Nor dugun guarda (VII): Enekoitz Etxezarreta
celosamentegordea irratsaioa
Mar 05
4349_EnekoitzEtxezarreta2

Ahazten gara gure memoriaz errazegi, hasten gara kutxa zaharretan gordetako argazkiak sailkatzen, lotura bat behar dugu munduarekin, ulertuko gaituen jendea inguruan, kafe epelaren kea esku bat behintzat lanpetuta mantentzeko mundu edulkoratuaz jabetzen saiatzen garen bitartean. Gutaz iritzi ona gordeko dutenak lehenetsiko ditugu hilobiratzen gaituztenean, bizitza eredugarrien errutinaz errukitzen diren horiek denak eta beste pare bat despistatu, hortik dabiltzanak, ezer pasako ez balitz bezala, pasiera itsuan. Zaila da gure txikitasunaren aurrean mundua azaltzea, zaila da lau hitzetan nor dugun guarda esplikatzea, … Jarraitu irakurtzen

Celosamente gordean, gaurko askatasunaz
celosamentegordea irratsaioa
Ots 25
Django unchained. Iturria. Jot Down magazine

Badira hitzak, erabiliaren erabiliaz beren esanahia galtzen joaten direnak. Askatasuna izan daiteke horietako bat: zapata-zolaren usaina hartu du. Nor oroitzen da bere benetako esanahiaz? Inork ba al daki? Edo, bestela, inork badaki zenbat aldiz erabili duen askatasuna hitza bere esanahia debaluatuta? Erantzunak haizeak eramango lituzke, haizea bera ere ez balitz zapata-zolaren azpitik pasako. 2013-02-24ko saioa. Entzun hemen   http://celosamentegordea.tumblr.com/

Celosamente gordea: Nork hustu neke hau
celosamentegordea irratsaioa
Ots 18
balerdi8_g

Nork hustu neke hau, autoaren gurpila zulatu eta husten denean bezala. Pilatzen doa nekea, ezinbestean, zama bizkarrean, egunerokoak jartzen dizkigun zangotrabak. Zama gehiegi jarri dioten animalia bezala, oinak bihurritzeko arriskuarekin, gure buruari galderak eginez, gora bihotzak, bizitza da handiena, aurrera. Zoragarria da, horrelakoetan, zein erraz aurkitzen ditugun aurrera egiteko arrazoiak, nork husten digun neke hau. Berezko gaitasuna dugula dirudi: norbere buruari animoak emata, autoengainu terapeutikoa. Pilatzen zaigun nekeak hainbeste erasaten digula pentsatzea autoengainua ez balitz bezala. Zein erraz aurkitzen dugun … Jarraitu irakurtzen

Celosamente gordean, nork bere gerra
celosamentegordea irratsaioa
Ots 11
cargadero-de-kobaron_12444

“Ume bat edukitzea, zuhaitz bat landatzea edo liburu bat idaztea erraza da. zaila dena da, umea heztea, zuhaitza ureztatzea eta norbaitek liburua irakurtzea.” 2013-02-10eko saioa. Entzun hemen http://celosamentegordea.tumblr.com/

11 orrietatik 1 orria123...Azkena »
avisos
Licencia de Creative Commons
Web disenatzailea: Saregune zentroa
Webgunea kudeatu

HALA BEDI irratiaren egoitza:

Bueno Monreal 16 Bajo

HALA BEDI irratiaren taberna:

Aztogile kalea 98

01001 Vitoria-Gasteiz (Araba)